martes, 27 de junio de 2017

Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI. Topaketako izen-emate epea irailean zabalik

Donostia Zinemaldiaren film laburren lehiaketa 2017ko irailaren 25etik, astelehena, 29ra, ostirala, egingo da



Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI. Topaketarako izen-emate epea, gaur, ekainaren 1ean irekitzen da. Donostia Zinemaldiak eta Tabakalerak - Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Guneak elkarlanean antolaturiko Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketak, ikus-entzunezkoen arloko esperientziak eta ikaskuntza elkarbanatzea du xede, munduko zinemagintzako jaialdi garrantzitsuenetako baten barruan.
Aurten Topaketak bost egun iraungo ditu, irailaren 25etik, astelehena, 29ra, ostirala, aurreko urteetan baino egun bat gehiago. Hala, Donostia Zinemaldiak talentu berriak sustatzeko estrategiaren inguruko sail garrantzitsuenetako bat indartzen du.
Zuzendari gazteek beren film laburrak erakusteko aukera daukate, bertaratzen diren adituen iritziak jaso eta beraien interesguneak lantzeko tailerretan eta master class-etan parte hartu dezakete Topaketa honetan.
Publikoak, ikasleek eta profesionalek hautatutako film laburrak ikusiko eta hauen inguruan eztabaidatuko dute, modu honetan zinemagintzaren teoria eta praktikaren arteko debatea sorraraziz, baita ekoizpen modelo ezberdinen inguruan edo eta zinemagintza industriaren inguruan ere.