martes, 27 de junio de 2017

Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI. Topaketako izen-emate epea irailean zabalik

Donostia Zinemaldiaren film laburren lehiaketa 2017ko irailaren 25etik, astelehena, 29ra, ostirala, egingo da



Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI. Topaketarako izen-emate epea, gaur, ekainaren 1ean irekitzen da. Donostia Zinemaldiak eta Tabakalerak - Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Guneak elkarlanean antolaturiko Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketak, ikus-entzunezkoen arloko esperientziak eta ikaskuntza elkarbanatzea du xede, munduko zinemagintzako jaialdi garrantzitsuenetako baten barruan.
Aurten Topaketak bost egun iraungo ditu, irailaren 25etik, astelehena, 29ra, ostirala, aurreko urteetan baino egun bat gehiago. Hala, Donostia Zinemaldiak talentu berriak sustatzeko estrategiaren inguruko sail garrantzitsuenetako bat indartzen du.
Zuzendari gazteek beren film laburrak erakusteko aukera daukate, bertaratzen diren adituen iritziak jaso eta beraien interesguneak lantzeko tailerretan eta master class-etan parte hartu dezakete Topaketa honetan.
Publikoak, ikasleek eta profesionalek hautatutako film laburrak ikusiko eta hauen inguruan eztabaidatuko dute, modu honetan zinemagintzaren teoria eta praktikaren arteko debatea sorraraziz, baita ekoizpen modelo ezberdinen inguruan edo eta zinemagintza industriaren inguruan ere.

Ricardo Darinek Donostia Saria jasoko dum Zinemaldian



Zinemaldiaren 65. Edizioan sari garrantsitzu hau jasoko bere jarduera profesionala oroitzeko, La Cordillera (Santiago Mitrek zuzenduta) bere filma berriaren eskutik.

Donostian egon zen azkeneko aldiz, Darinek akotore onenari Zilarrezko Maskorra jaso zuen, Javier Cámararekin batera, Truman (Cesc Gay) filman eginiko lanagatik.
Bainan orain, berebizio errekozimemdua jasioko du Zinemaldia, eta bere ibilbide profesionalaren 20. Izango da, besteak beste, 5 “Cóndor de plata” eta “Goya” bat.
Azken urte hauetan, Darinek zinemazale askoren jarraipena bildu du, eta bere lehengo pelikula 1979 urtean egin zuen: “La carpa del amor” (Julio Porter)
Hortik aurrera aipatzekoak dira “La playa del amor” eta “The Stranger” (biak Adolfo Aristarainek zuzenduta), El faro, (Eduardo Mignogna), eta  “El mismo amor, la misma lluvia” (Juan José Campanella).
Dena dela, bere nazioarteko jausi nagusia 2000 urtean heldu zen: “Nueve Reinas”, Fabián Bielinskyk zuzenduta.
Hortik aurrera, filma arrakastatsuak etorri ziren (El hijo de la novia, la luna de Avellaneda) eta batez ere, El secreto de tus ojos (2009), kanpoko filma onenaren Oscarra jaso zuena.
Aurtengo Zinemaldian, “La cordillera” filma erakutsiko digu. Bertan, Argentinako Presidentearen rola antzeztuko du Darinek.